Ebaluazioa

Ebaluazio irizpideak

Ebaluazio irizpideak idazmenean eta mintzamenean:

Egokitasuna: 

  • Gaiari heldu dion ala ez, eta testuingurura egokitzen den aztertuko da, ea hizkuntza-erregistroak bereizten dakien (formala/informala), ea gaiaren ezaugarriak, hartzailea eta helburua kontuan hartzen dituen aztertuko da.

Koherentzia: 

Atal honetan aztertuko dugu ea testua edo diskurtsoa ulergarria den, ongi antolatuta dagoen, kontraesanik gabe. Honez gain, ea ideiak argi adierazita eta gaira egokituta dauden, nahiko informazio ematen duen, eta, beharrezkoa izanez gero, adibiderik jartzen duen.

Kohesioa:

Ideia garrantzitsuak eta bigarren mailako ideiak lotzen dakien aztertuko dugu eta horretarako mailari dagozkion konektoreak eta testu antolatzaileak erabiltzen dituen (eta, baina, ordea, ere, gainerakoan, beraz, hortaz, izan ere…) beti zein maila den kontuan hartuta. Aditz-aspektua eta puntuazio-markak (puntua, puntu eta koma, bi puntu,harridura-marka…) ere ongi erabiltzen dituen aztertuko da.

Aberastasuna:

Kontuan hartuko dugu eskatzen zaiona ongi adierazteko nahikoa lexiko duen, ea testu aberatsak ontzen dituen ideien, egituren edo lexikoaren ugaritasunari esker. Honez gain, ea maila honetako testu-generoak garatzen dakien.

Zuzentasuna:

Arau gramatikalak zuzen erabiltzen diren aztertuko da. Akatsik egonez gero, nolakoak diren (oinarrizkoak, goragoko mailakoak, sistematikoak…) begiratuko da. Ea eragozpenik duen gai arruntez idazteko edota mintzatzeko.

Jariotasuna (ahozkoan):

Ea testuinguru ezagunetan erritmo naturalean aritzeko gai den, eten askorik egin gabe. Arrakastaz komunikatzea lortzen duen aztertuko da.

Ebaluazio irizpideak mailaz maila

 A1 mailako ebaluazio irizpideak

 A2 mailako ebaluazio irizpideak

 B1 mailako ebaluazio irizpideak

 B2 mailako ebaluazio irizpideak

Kalifikazio irizpideak

Maila gainditzeko atal guztiak gainditu behar dira.

  • Ulermen proba: Atal honetan kontuan hartuko dira irakurriaren eta entzunaren ulermenak. Ulermen proba gainditzeko, probako item-en %60 lortu behar da.
  • Idazmena: mailaren araberako portzentajeak emanez, ondoko hau hartuko da kontuan.
    • Egokitasuna
    • Koherentzia eta kohesioa
    • Aberastasuna
    • Zuzentasuna
  • Mintzamena: mailaren araberako portzentajeak emanez, ondoko hau hartuko da kontuan.
    • Egokitasuna
    • Koherentzia eta kohesioa
    • Jariotasuna eta aberastasuna
    • Zuzentasuna

Kalifikazio irizpideak mailaz  maila:

 A1 mailako kalifikazio irizpideak

 A2 mailako kalifikazio irizpideak

 B1 mailako kalifikazio irizpideak

  B2 mailako kalifikazio irizpideak