Akreditazio proben deskribapena

Proba idatzia

Probaren iraupena: 2 orduko edo bi ordu eta erdikoa, mailaren arabera.

Proba idatzian egin beharrekoa:

  • Entzunaren ulermena: azterketariak bizpahiru entzungai entzun beharko ditu eta entzungai horiei buruzko galderei erantzungo die.
  • Irakurriaren ulermena: azterketariak testu bat edo bi irakurri beharko ditu eta testu horiei buruzko galderei erantzungo die.
  • Idazmena: azterketariak bi testu idatzi beharko ditu, bata laburra eta bestea luzea.

Zer ebaluatuko dugu?

  • Ulermena. Entzumenaren eta irakurmenaren erantzunen zuzentasuna.
  • Idazmena. Idazmenean hau da kontuan hartuko dena:
    • Egokitasuna
    • Koherentzia eta kohesioa
    • Zuzentasuna
    • Aberastasuna

Ahozko proba

Iraupena: 10 minutu

Ahozko proban 2 ariketa egin behar dira:

  • 1. ariketa
    • A1 mailan: Galdera/Erantzunak. Azterketariak gai bat aukeratuko du, eta irakasleak egingo dizkion galderei erantzungo die. Ez da onartuko bai/ez moduko erantzunik. 
    • Gainerako mailetan:
      • Ikasleak gai baten defentsa egin beharko du.
  • 2.ariketa: Maila guztietan ikasleak elkarrizketa beste kide batekin egingo du (kasu berezietan, beste bi kiderekin)

Zer ebaluatuko dugu?

  • Mintzamena. Mintzamenean hau da kontuan hartuko dena:
    • Egokitasuna
    • Jariotasuna
    • Koherentzia eta kohesioa
    • Aberastasuna
    • Zuzentasuna 

Akreditazio probak

Mailako proba hauek objektiboak dira eta bi atal dituzte: ulermena eta idazmena neurtzekoa (azterketa idatzian) eta mintzamena neurtzekoa (ahozko azterketan).

 A1 mailako probaren deskribapena

 A2 mailako probaren deskribapena

 B1 mailako probaren deskribapena

 B2 mailako probaren deskribapena