Matrikula ordaintzeko moduak

Nola ordaindu matrikula?

Bi modu daude:

  • Web orriaren bidez
  • Euskaltegian bertan banku-txartelaren bidez.

Saiatu online egiten. Online egiteko zailtasun handiak badituzu, deitu 848 431010 telefono zenbakira eta eskatu hitzordua. ​​​​​​

Nork etorri behar du euskaltegira ordaintzera?

  • Familia ugari arrunteko kideek
  • Kategoria orokorreko familia gurasobakarrek
  • Kategoria orokorreko gurasobakartasun egoeran daudenek
  • Ehuneko 33tik gorako ezgaitasuna dutenek

Ikasle hauek matrikula Euskaltegian bertan ordaindu behar dute, banku txartelaren bidez.

  • Ziurtagiria ekarri behar dute:
    • Familia ugarikoa bazara, Familia ugariaren txartelaren kopia
    • Desgaitasunik balego, mediku azterketen txostenaren kopia
    • Familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran bazaude, egiaztatzen duen agiria.
  • Komenigarria da 848 431010 telefonora deitzea (09:00etatik 13:00etara) eta hitzordua eskatzea.

Ordainketa web orriaren bidez

  • Baieztatu ongi matrikulaturik zaudela: maila, ordutegia eta modalitatea.
  • “Ordaindu” botoia aukeratu
  • Segitu Caixaren jarraibideak ordaintzeko
  • Dena den, begiratu ordaindu beharrekoa ongi dagoen (tarifak).
  • Ongi ordaindu baduzu, zure posta elektronikoan jasoko duzu ordainagiria. Gorde badaezpada.