Bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, probatu logueatzen

Emaitzak

29 emaitza erakusten

Ikasteko gogoa.

Ikas-prozesuan faktore asko daude, garrantzitsuenak bertaratzea eta eskolez gain lan egitea. Prozesu etengabea da. Mailen helburuak ikusteko, sartu hemen.

Bai, beti irakaslearekin mintzatu behar duzu aurretik.

Liburutegian liburuak eta bideoak daude maileguan, begiratu noiz dagoen irekita edo galdetu zure irakasleari. Geletan ere maila horri dagozkion liburuak daude eta maileguan har daitezke. Liburuak etxera eramateko, irakaslearekin hitz egin behar da eta horretarako dagoen orrian  apuntatu.

Ordenagailu gela irakaslearekin batera erabiltzekoa da.

Talde guztiak sortu ondoren irakasleen klaustroan esleitzen ditugu; beraz, ikastaroa hasi baino lehen ezin da jakin.

Klaseko arazoa bada, irakaslearekin hitz egin beharko duzu.

Arazoa irakaslearekin baduzu, hitz egin ezazu ikasketaburuarekin edo zuzendariarekin.

Matrikula arazoa bada, pasa zaitez bulegotik.

Beste ikaskide batekin bada, esan irakasleari. Euskaltegiak barne araudia du.