Akreditazio probak

Egiaztagiri ofizialak

Zubiarte Euskaltegiko akreditazio probek balio ofiziala dute, Euskal Autonomia Erkidegoan ere bai. Informazio gehiago lotura hauetan: EAE eta Nafarroa.

Akreditazio probak

Zubiarte euskaltegiak A1, A2, B1 eta B2 mailetako euskararen gaitasuna egiaztatzeko probak antolatzen ditu. 

Web orrian akreditazio proben egutegia eta ordutegiak ziurtatu behar dituzu. Egutegia

Akreditazio proben aurretik irakurri beharreko oharrak

A1 eta A2 mailetan deialdi bakarra izanen da, ekainean.

B1 eta B2 mailetan bi aukera daude, ekainean eta irailean. Iraileko deialdian ikasleak ekainean gainditu ez duen zatia (ulermena, idazmena edota mintzamena) egin beharko du.

Proba egin ahal izateko, ikasleak maiatzean eman behar du izena, maiatzaren 6tik 10era. Iraileko probara bakarrik aurkeztu ahalko dira maiatzean izena eman dutenak.

Probetara euskaltegiko ikasleak aurkez daitezke. Ikasleak berak aukeratuko du zein mailatako proba egin nahi duen, baina kontuan hartu behar du ezin duela proba bat baino gehiago egin. Proba doakoa eta boluntarioa da.

Probara Nortasun Agiria, pasaportea edo NIE-a eta boligrafoa ekarri behar dira.

Azterketa egin izanaren ziurtagiria behar baduzu, azterketa hasi baino lehen irakasleari eskatu, eta proba bukatutakoan, jaso egiaztagiria.

Ez da telefonorik, hiztegirik edo bestelako materialik onartuko. Azterketa bukatzean, probaren materiala bertan geldituko da ezin baita eraman.

Ikasleek probara garaiz iritsi behar dute. Kortesiazko bost minutuak pasa ondoren, azterketa hasi eta ezin izango da inor sartu.

Probaren emaitzak posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dira. Gai/Ez gakalifikazioa emango da atal bakoitzean. “Gai” izateko hiru atalak gainditu behar dira, hau da, ulermena, idazmena eta mintzamena. Proba gainditutakoan, Euskara Atalak ziurtagiria bidaliko du zuen posta elektronikora.

Probaren emaitzarekin ados ez dagoenak erreklamazioa aurkez dezake bere proba berrikusteko. Horretarako ekainaren 18an goizez 848 42 1011  telefono zenbakira deitu beharko du ordua eskatzeko, edo zub.idazkaritza@educacion.navara.es posta elektronikora idatzi. 

Azterketa berriskusteko eguna ekainaren 20an izango da, goizeko ordutegian.