Matrikula ordaintzeko moduak

Nola ordaindu matrikula?

Bi modu daude:

  • Web orriaren bidez
  • Euskaltegian bertan banku-txartelaren bidez.

Saiatu online egiten. Online egiteko zailtasun handiak badituzu, deitu 848 431010 telefono zenbakira eta eskatu hitzordua. ​​​​​​

Tarifa murriztua baduzu

Nork du tarifa murriztua?

  • Familia ugari arrunteko kideek
  • Kategoria orokorreko familia gurasobakarrek
  • Kategoria orokorreko gurasobakartasun egoeran daudenek
  • Ehuneko 33tik gorako ezgaitasuna dutenek

Kasu hauetan ezin da webgunearen bidez ordaindu, eta hortaz, euskaltegira etorri beharko duzu, edo deitu 848 43 10 10 telefono zenbakira eta ordaintzeko aukera emango dizugu.

Ziurtagiria matrikulazio orrian atxiki edo idazkaritzara ekarri behar dute:

  • Familia ugarikoa bazara, Familia ugariaren txartelaren kopia
  • Desgaitasunik balego, mediku azterketen txostenaren kopia
  • Familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran bazaude, egiaztatzen duen agiria.

Ordainketa web orriaren bidez

  • Baieztatu ongi matrikulaturik zaudela: maila, ordutegia eta modalitatea.
  • “Ordaindu” botoia aukeratu
  • Segitu Caixaren jarraibideak ordaintzeko
  • Dena den, begiratu ordaindu beharrekoa ongi dagoen (tarifak).
  • Ongi ordaindu baduzu, zure posta elektronikoan jasoko duzu ordainagiria. Gorde badaezpada.