Akreditazio probak - Zubiarte Euskaltegia - Ikasnova
Akreditazio probak - Zubiarte Euskaltegia
Akreditazio probak
Egiaztagiri ofizialak
Egiaztagiri ofizialak
Akreditazio proben izen-ematea
Akreditazio proben izen-ematea
- A1, A2 eta B1 mailetan deialdi bakarra izanen da, ekainean.
- Ikasleak maiatzaren 3tik 14ra eman behar du izena; eta maiatzaren 24tik 28ra ahozko ordutegia hautatu beharko du Moodle plataformako Akreditazio probak ikastaroan.
- B2 maila egiaztatzeko bi deialdi daude: ekainean eta irailean. Iraileko proba egin ahal izateko, maiatzean izena eman behar da. Horrez gain, iraileko ahozko proba egiteko, abuztuan ordutegia aukeratu beharko da Moodle plataforman. Hori egin ezean, EZIN izango da ahozko proba irailean egin.
- Proba egiteko moldaketarik beharko bazenu (entzumen/ikusmen urritasuna, dislexia… ) zure irakasleari denboraz jakinarazi proba egokitzeko.
- Hemen dituzu akreditazio proben egutegia eta ordutegiak.
Informazio garrantzitsua
Informazio garrantzitsua
- Probara Nortasun Agiria, pasaportea edo AIZa eta boligrafoa ekarri behar dira.
- Ez da telefonorik, hiztegirik edo bestelako materialik onartuko. Azterketa bukatzean, proban erabilitako orri guztiak bertan geldituko dira.
- Ikasleek garaiz iritsi behar dute. Kortesiazko bost minutuak pasa ondoren, azterketa hasi eta ezin izango da inor sartu.
- Azterketa egin izanaren ziurtagiria behar baduzu, azterketa hasi baino lehen irakasleari eskatu, eta proba bukatutakoan, jaso egiaztagiria idazkaritzan.
- Probaren emaitzak Moddle plataformako Akreditazio probak izeneko ikastaroan argitaratuko dira. Gai/Ez gai kalifikazioa emango da atal bakoitzean. “Gai” izateko hiru atalak gainditu behar dira, hau da, ulermena, idazmena eta mintzamena.
- Proba gaindituta, Euskara Atalak ziurtagiria bidaliko du posta elektronikora.
- Probaren emaitzarekin ados ez dagoenak erreklamazioa aurkez dezake bere proba berrikusteko. Horretarako ekainaren 23an (ekaineko deialdirako) eta irailaren 8an (iraileko deialdirako) goizez 848 43 10 10 telefono zenbakira deitu beharko du ordua eskatzeko, edo zub.idazkaritza@educacion.navarra.es posta elektronikora idatzi.
- Azterketa berriskusteko eguna ekainaren 25ean eta irailaren 10ean izango da, goizeko ordutegian.
