al.: astelehena   ar.: arteartea   az.: asteazkena   og.: osteguna

Responsive Image

Ikastaro hau EZ DA EGAko AZTERKETA edota Hizkuntza Eskola ofizialeko C1 AZTERKETA PRESTATZEKO

Mailaren bukaeran ikaslea gai da berbaldi luzeak eta hizketa biziak neke handirik gabe ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badaude ere edo kohesio-erlazioak oso esplizituak izan ez arren, baita telebista-programak eta filmak ere. Gertakarietan oinarritutako testuak, filmak eta literatura-testuak ulertzen ditu eta erregistroak bereiz ditzake. Artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakur ditzake, bere espezialitatekoak ez badira ere; hala ere, batzuetan lexikoa traba izan daiteke. Natural eta jarioz hitz egiten du, esapideen bila nabarmen luzatu gabe. Badaki gizarte- edo lanbide-erlazioetan, hizkuntza malgu eta eraginkor erabiltzen, ideiak eta iritziak zehatz adierazten, eta bere adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen; hitzen esanahi bikoitzaren gaineko umorea ere egin dezake. Gai da azalpen argiak eta xeheak egiteko, ahoz nahiz idatziz, gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak integratuz, zenbait puntu garatuz eta solasaldia egoki amaituz, eta baita testu argi eta ongi egituratuak osatzeko ere, ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badaki gai gehienak garatzen, gutun, idazlan edo txostenetan, puntu garrantzitsuenak azpimarratuz, malgu eta eraginkor. Hartzaileari egokitutako erregistroa erabiltzen du.