Matrikula - Zubiarte Euskaltegia - Ikasnova
Matrikula - Zubiarte Euskaltegia
Matrikula
Nola egin matrikula?
Nola egin matrikula?
Esteka honetan sartu beharko duzu.
- Ikasle berria bazara, sakatu “Erabiltzaile berria”, sartu datu GUZTIAK eta GORDE.
- Ikasle ohia bazara, sartu erabiltzailea eta pasahitza eta EGUNERATU datuak.
- Aukeratu zein maila, zein modalitate (egun batekoa, bi egunekoa, autoikaskuntza, 2 egun online, kanpo, mintza) eta zein ordutegi nahi duzun.
- Maila, modalitatea eta ordutegia ongi daudela ikusita, sakatu BERRETSI.
- Batere ordutegirik edo zuk nahi duzuna azaldu ezean, taldea bete egin dela esan nahi du.
- Matrikula egin ondoren, zure postara mezu bat iritsiko zaizu matrikulazio datuekin. Konprobatu dena ongi dagoela. Datuez gain, erabiltzaile izena agertuko da.
Ordainketa nola egin
Ordainketa nola egin
- Erabiltzaile izena eta pasahitza berriro jarri ondoren, ordainketa online egin.
- Online egiteko arazorik baduzu, familia ugariko partaidea edota gurasobakarra bazara edo ezgaitasuna baduzu, deitu euskaltegira (848 43 10 10) edota bidali posta elektronikoa hitzordua eskatzeko (zub.idazkaritza@educacion.navarra.es).
Informazio garrantzitsua
Informazio garrantzitsua
- Taldea sortzeko, gutxienez, 12 lagun behar dira.
- Taldeak bete ahala, itxi egingo dira.
- Taldea ateratzen ez bada, deituko dizugu eta esango dizugu zein talde osatu den eta ea zure interesekoa den. Ez baduzu talde horretan sartu nahi, dirua itzuliko dizugu.
- Klaseak hasi aurretik, posta elektronikoa bidaliko dizuegu zure irakaslea eta ikasgela zeintzuk diren esateko.
- Matrikula ordaindu baduzu, baina ezin izango bazenu ikastaroa egin, eskatu dirua itzultzea irailaren 8a baino lehen. Data hau pasata ez da dirurik itzuliko.
- Matrikula egitean sortu dituzun erabiltzailea eta pasahitza Moodle plataforman sartzeko beharko dituzu, beraz, ongi gorde datu hauek.