Euskaltegia - Zubiarte Euskaltegia - Ikasnova
Euskaltegia - Zubiarte Euskaltegia
Nor gara?
ZUBIARTE Euskaltegia Nafarroan dagoen euskaltegi publiko bakarra da. 2002. urtean sortua, Nafarroako Gobernuak Miluze euskaltegia eta Irakasleendako Birziklai Ikastegia batu zituen, Zubiarte euskaltegia sortzeko.
Uharte herrian dago kokaturik, Zubiarte kaleko 13. zenbakia, herriaren erdi-erdian.
2002. urtetik hona, asko dira gurean euskaldundu direnak. Gure euskaltegiko irakasleak esperientzia handikoak dira denak, informazio eta komunikaziorako goi-teknologiaz trebaturik.
Metodologia komunikatibo eta dinamikoa erabiltzen dugu. Horretaz gain, gure ikasleek beren ezagutzaren akreditazioa lortzen ahal dute Hezkuntza Departamentuak ematen dituen akreditazio ofizialei esker.