Ohiko galderak - Zubiarte Euskaltegia - Ikasnova
Ohiko galderak - Zubiarte Euskaltegia
Emaitzak
Zenbat urte beharko ditut euskara ikasteko?
Ikas-prozesuan faktore asko daude, garrantzitsuenak bertaratzea eta eskolez gain lan egitea. Prozesu etengabea da. Mailen helburuak ikusteko, sartu hemen.
Lehenengo egunean , zer ekarri behar dut klasera?
Ikasteko gogoa.
Behin kurtsoa hasita, taldez aldatzeko aukera izanen dut?
Bai, beti irakaslearekin mintzatu behar duzu aurretik.
Liburutegia eta ordenagailu gela nola erabil ditzaket?
Liburutegian liburuak eta bideoak daude maileguan, begiratu noiz dagoen irekita edo galdetu zure irakasleari. Geletan ere maila horri dagozkion liburuak daude eta maileguan har daitezke. Liburuak etxera eramateko, irakaslearekin hitz egin behar da eta horretarako dagoen orrian apuntatu.
Ordenagailu gela irakaslearekin batera erabiltzekoa da.
Zein izanen da nire irakaslea?
Talde guztiak sortu ondoren irakasleen klaustroan esleitzen ditugu; beraz, ikastaroa hasi baino lehen ezin da jakin.
Arazorik izanez gero, nora jo dezaket?
Klaseko arazoa bada, irakaslearekin hitz egin beharko duzu.
Arazoa irakaslearekin baduzu, hitz egin ezazu ikasketaburuarekin edo zuzendariarekin.
Matrikula arazoa bada, pasa zaitez bulegotik.
Beste ikaskide batekin bada, esan irakasleari. Euskaltegiak barne araudia du.