Proben deskribapena - Zubiarte Euskaltegia - Ikasnova
Proben deskribapena - Zubiarte Euskaltegia
Akreditazio proben deskribapena
Proba idatzia
Proba idatzia
Probaren iraupena: 2 orduko edo bi ordu eta erdikoa, mailaren arabera.
Proba idatzian egin beharrekoa:
- Entzunaren ulermena: azterketariak bizpahiru entzungai entzun beharko ditu eta entzungai horiei buruzko galderei erantzungo die.
- Irakurriaren ulermena: azterketariak testu bat edo bi irakurri beharko ditu eta testu horiei buruzko galderei erantzungo die.
- Idazmena: azterketariak bi testu idatzi beharko ditu, bata laburra eta bestea luzea.
Zer ebaluatuko dugu?
- Ulermena. Entzumenaren eta irakurmenaren erantzunen zuzentasuna.
- Idazmena. Idazmenean hau da kontuan hartuko dena:
- Egokitasuna
- Koherentzia eta kohesioa
- Zuzentasuna
- Aberastasuna
Ahozko proba
Ahozko proba
Iraupena: 10 minutu
Ahozko proban 2 ariketa egin behar dira:
- 1. ariketa
- A1 mailan: Galdera/Erantzunak. Azterketariak gai bat aukeratuko du, eta irakasleak egingo dizkion galderei erantzungo die. Ez da onartuko bai/ez moduko erantzunik.
- Gainerako mailetan:
- Ikasleak gai baten defentsa egin beharko du.
- 2.ariketa: Maila guztietan ikasleak elkarrizketa beste kide batekin egingo du (kasu berezietan, beste bi kiderekin)
Zer ebaluatuko dugu?
- Mintzamena. Mintzamenean hau da kontuan hartuko dena:
- Egokitasuna
- Jariotasuna
- Koherentzia eta kohesioa
- Aberastasuna
- Zuzentasuna
Akreditazio probak
Akreditazio probak
Mailako proba hauek objektiboak dira eta bi atal dituzte: ulermena eta idazmena neurtzekoa (azterketa idatzian) eta mintzamena neurtzekoa (ahozko azterketan).
A1 mailako probaren deskribapena
A2 mailako probaren deskribapena