Tramiteak

Nork du tarifa murriztua?

  • Familia ugari arrunteko kideek
  • Kategoria orokorreko familia gurasobakarrek
  • Kategoria orokorreko gurasobakartasun egoeran daudenek
  • Ehuneko 33tik gorako ezgaitasuna dutenek

Tarifa murriztua duenak, zer egin behar du?

  • Txartela eskaneatuta Euskaltegira bidali dezake honako posta elektronikora zub.idazkaritza@educacion.navarra.es
  • Dagokion kopuruaren ordainketa egiteko telefonoz deitu dezake, beti goizez. Datafonoz kobratuko diogu eta ordainketaren tiketa bidaliko diogu ordainagiri gisa.
  • Euskaltegira etor daiteke dokumentuak ekartzera eta ordainketa egitera ere. Bulegariak edo atezainak lagunduko/atendituko dute.

Nork du doakotasuna?

  • Hezkuntza formaleko irakasleek
  • Familia ugari bereziko kideek
  • Ehuneko 65etik gorako ezgaitasuna dutenek.
  • Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak.
  • Genero indarkeriaren biktimak, baita haien seme-alabak ere.
  • Kategoria bereziko familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran daudenek.

Doakotasuna duenak, zer egin behar du?

Dokumentuak Zubiarte Euskaltegira ekarri edo eskaneatuta bidali honako posta elektronikora zub.idazkaritza@educacion.navarra.es