Mintzodromoa Geltokin

2024/04/25

Apirilaren 24an Iruñerriko III. Mintzodromoa ospatu zen. Egitasmo honen helburu nagusia euskara euskaltegietatik kanpo ateratzea eta euskaraz tar-tarrean goxo aritzea da. 

Ekimen hau Iruñerriko AEK, IKA, Hizkuntz Eskola eta Mintzakiderekin batera antolatzen dugu eta aurtengo edizioan 160 lagunek parte hartu zuten eta hainbat euskaldun famatu izan ziren. 

Horrez gain, Euskalerri Irratiko zuzeneko saioa izan zen, eta bukaeran sari banaketa. Benetan giro bikaina euskaraz aritzeko!