B2 maila - Zubiarte Euskaltegia - Ikasnova
B2 maila - Zubiarte Euskaltegia
al.: astelehena ar.: arteartea az.: asteazkena og.: osteguna
B2 mailaren bukaeran ikaslea gai da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldiak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertzeko eta adierazteko, ahoz nahiz idatziz. Edozein euskaldunekin mintza daiteke, nahiko jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez duten ahalegin handirik egin behar ez solaskide batek ez besteak elkar ulertzeko. Gizarte-harremanetan, gauza da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak eta bigarren mailako ideia esplizituak ulertzeko. Bere espezialitateko testuetan zehaztasunak ere ulertzen ditu. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez. Dena den, zailtasunak izaten ditu ñabardurak jasotzeko eta adierazteko, batez ere ohikoak ez dituen gizarte-gaietan. Hutsuneak izaten ditu zuzentasunean, eta mugak jariotasunean.