Talde eskaintza - Zubiarte Euskaltegia - Ikasnova
Talde eskaintza - Zubiarte Euskaltegia
Gure eskaintza
Bestalde, hiru modalitate ditugu: presentziala (Zubiarten zein kanpoko taldeetan), autoikaskuntza eta online.
Zure maila ezagutzen ez baduzu, deitu 848 43 10 10 Zubiarte Euskaltegira goizeko ordutegian, eta telefono bidezko elkarrizketa baten bidez adieraziko dizugu zein mailatan eman behar duzun izena. Edonola ere, behin ikastaroa hasita, irakasleak adieraziko dizu maila egokian zauden.
A1 maila
A1 maila
A1 mailaren bukaeran ikaslea gai da eguneroko bizitzan erabilitako testuak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako beharrak asetzearren esaldi errazak osatzeko ere. Azaleko harremanak izan ditzake, batez ere galde-erantzunen egituran, baldin eta solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio.
A2 maila
A2 maila
A1 mailaren bukaeran ikaslea gai da bere eguneroko bizitzan hurbileko bizipenei lotutako testuak, esaldi eta esapide mailakoak, ulertzeko: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarrei buruzko informazioa… Gai da bere iraganaz eta inguruneaz narrazio eta deskribapen errazak ulertzeko eta idazteko.
B1 maila
B1 maila
A1 mailaren bukaeran ikaslea gai da testu ez-konplexuen ideia nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira. Badaki toki euskaldun gehienetan ongi moldatzen, harreman errazetan. Gai da esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko eta bere asmoak azaltzeko. Hala ere, akats linguistiko ugari egiten du, lexiko mugatua du, eta bere jarduera motela da.
B2 maila
B2 maila
B2 mailaren bukaeran ikaslea gai da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldiak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertzeko eta adierazteko, ahoz nahiz idatziz. Edozein euskaldunekin mintza daiteke, nahiko jariotasunez eta naturaltasunez. Testu argiak sor ditzake gai askori buruz. Hutsuneak izaten ditu zuzentasunean, eta mugak jariotasunean.