Tramiteak - Zubiarte Euskaltegia - Ikasnova
Tramiteak - Zubiarte Euskaltegia
Tramiteak
Nork du tarifa murriztua?
Nork du tarifa murriztua?
- Familia ugari arrunteko kideek
- Kategoria orokorreko familia gurasobakarrek
- Kategoria orokorreko gurasobakartasun egoeran daudenek
- Ehuneko 33tik gorako ezgaitasuna dutenek
Tarifa murriztua duenak, zer egin behar du?
Tarifa murriztua duenak, zer egin behar du?
- Txartela eskaneatuta Euskaltegira bidali dezake honako posta elektronikora zub.idazkaritza@educacion.navarra.es
- Dagokion kopuruaren ordainketa egiteko telefonoz deitu dezake, beti goizez. Datafonoz kobratuko diogu eta ordainketaren tiketa bidaliko diogu ordainagiri gisa.
- Euskaltegira etor daiteke dokumentuak ekartzera eta ordainketa egitera ere. Bulegariak edo atezainak lagunduko/atendituko dute.
Nork du doakotasuna?
Nork du doakotasuna?
- Hezkuntza formaleko irakasleek
- Familia ugari bereziko kideek
- Ehuneko 65etik gorako ezgaitasuna dutenek.
- Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak.
- Genero indarkeriaren biktimak, baita haien seme-alabak ere.
- Kategoria bereziko familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran daudenek.
Doakotasuna duenak, zer egin behar du?
Doakotasuna duenak, zer egin behar du?
Dokumentuak Zubiarte Euskaltegira ekarri edo eskaneatuta bidali honako posta elektronikora zub.idazkaritza@educacion.navarra.es